Urriaren 5ean itxiko da “Argazkigintza digitala” ikastarorako izen-ematea

Urriaren 5ean itxiko da “Argazkigintza digitala” ikastarorako izen-ematea
2017/09/25 eta kitto!
Argazkigintza digitalaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta teknikak ikasi nahi dituztenentzat “Argazkigintza digitala: lehen urratsak” ikastaroa emango dute Portalean, Argazkigintza gelan, urriaren 17tik aurrera. Jose Valderrey eta Juan Antonio Palacios Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideek emango dituzte klaseak, astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:30era (30 ordu guztira). Izen-ematea zabalik dago eta 16 urtetik gorakoek izango dute izena emateko aukera, Pegoran (urriaren 5era arte). Oraindik ez dira bete plaza guztiak. Ikastaroaren prezioa 47 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat (79 euro gainontzekoentzat).