Uztailaren 1ean hasiko diren Amañako jaiak aurkeztu dituzte
2016/06/17
17:21
eta kitto!
Gaur aurkeztu dituzte aurten inoiz baino lehen, uztaileko lehen asteburuan ospatuko diren Amañako Jaiak. Auzoko Laboral Kutxako bulegoak hartu duen ekitaldian, besteak beste, Gorriti, Arrate Bergaretxe eta Javier Mandiola “Manix” omendu dituzte jai batzordekoek, hainbat opari eta plaka banatuta. Uztailean izango dira, betiko moduan, baina hilaren 1ean bertan abiatuko dira, urtero lez arratsaldeko 19:00etan botako duten txupinazoarekin. Oraingoan Irene Gomez umeen danborradako zuzendariak izango du jaurtitzeko ohorea, danborradak 25 urte betetzen dituela aprobetxatuz. Ekitaldian bi konpainiek pieza batzuk joko dituzte. Egun berean, gauez, urteroko musika kontzertu itzelaren une berezia izango dugu, 23:30etik aurrera, oraingoan The Vartools eta EH Sukarra Eibarko taldeekin eta Erasoko zarauztarrekin.
Zapatuan, hilaren 2an, herri-bazkaria izango da goizeko protagonista nagusia. Arratsaldean herri-kirolen tarteak aizkolari eta harrijasotzaile onenetakoen lehiak eskainiko ditu: Arria V.ak eta Mugertza II.ak jardungo dute enborrak mozten eta Izeta II.ak eta Telleriak harria altxatzen. Acordes Navarros-ekoek Nafarroako jotak eskainiko dituzte eta Oasis orkestrak gaua beteko du, bi zatitan banatuko duten emanaldian. Bi zati horien artean izango dira helduen danborrada eta su artifizialak: iazko udan Pirotecnia Zaragozanan izan zuten istripua dela-eta, Amañako Jai Batzordeak omendu egingo ditu.
Domekan, uztailaren 3an, umeen danborrada egingo da eguerdian eta, arratsaldez, urtero moduan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek euren onena emango dute DJ Angelek 60. eta 70. hamarkadetako musika eskaini aurretik. Ahaztu barik txorizo-janarekin egingo den poteoak eta txokolate-janak eskainiko duten sabela betetzeko aukera.
Amañan badago zer ospatu bigarren asteburuan ere: barixakuan, hilaren 8an, auzoko jubilatuendako bazkaria izango da Unzaga Plaza hotelean eta bertso-afaria, berriz, Ipur sagardotegian. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi handiak izango dira hor eta ticketak salgai daude Ipur-en bertan, Deporren eta Amesti tabernan. Domekan, uztailaren 10ean, Goruntz abesbatzak girotuko duen meza izango da Amañako parrokian. Egitarau osoa jarraian daukazue.
UZTAILAK 1
19:00 Txupinazoa, Umeen Danborradakoen eskutik.
19:15 Kalejira, Irulitxarekin.
19:45 Umeendako jokoak, Gorritirekin.
20:30 Kalejira, Sakaturekin.
21:15 Entzierro txikia.
23:30 Musika kontzertua, The Vartools, EH Sukarra eta Eraso taldeekin.
UZTAILAK 2
11:30 Maskoten lehiaketa.
12:00 Aire Libreko pintura lehiaketa.
14:30 Herri-bazkaria: paella.
16:30 Umeendako parkea.
18:30 Herri-kirolak, Arria V.a eta Mugertza II.a aizkolariak Izeta II.a eta Telleria harrijasotzaileekin.
19:00 Pintxo-potea.
19:00 Txokolate-jana.
20:00 Nafarroako jotak, Acordes Navarros-ekin.
20:00 Kalejira, Electro-Txuflarekin.
23:00 Berbena, Oasis orkestrarekin.
23:15 Helduen danborrada, Irulitxarekin.
00:00 Su artifizialak, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
00:45 Berbena, Oasis orkestrarekin.
UZTAILAK 3
11:00 Hildakoen aldeko meza.
12:00 Salda eta txorizoa.
12:15 Umeen danborrada, Irulitxarekin.
13:30 “Amaña es la Caña”ren familia-argazkia.
14:30 Ogitartekoak eta freskagarriak.
18:30 Pailazoak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-ekin.
19:30 Txokolate-jana.
19:30 Txorizo-jana eta poteoa.
20:00 70. hamarkadako abestiak, DJ Angel-ekin.
UZTAILAK 8
14:15 Jubilatuendako bazkaria.
21:30 Bertso-afaria.
UZTAILAK 10
11:00 Meza, Goruntzekin