Villena eta Orozco doktoreekin itxi dira aurtengo Eibarko Policlinicako Osasun Ikasgelak

Villena  eta  Orozco  doktoreekin  itxi  dira  aurtengo  Eibarko  Policlinicako  Osasun  Ikasgelak
17 Aza
6:54

Israel Villena eta Oscar Orozco kirurgilari estetiko, plastiko eta konpontzaileek atzo eskaini zuten “Atsegin behar duzun lehenengo pertsona zu zeu zara. Kirurgiadun eta kirurgiarik gabeko teknika estetiko berrienak” hitzaldiarekin amaitu dira Policlinica Gipuzkoak Eibarren aurtengo egitarauan iragarrita zituen Osasun Ikasgelak.
Aipatutako hitzaldian doktoreek teknika estetiko berrienak eman zituzten ezagutzera. Villenak gorputz-ingurunea hobetzeko tratamenduen gainean jardun zuen, “gehien eskatzen dena bularretako kirurgia” dela esateko, “batzuetan protesiekin eta besteetan protesirik gabe”. Espezialistaren hitzetan, “abdominoplastiak ere egiten ditugu, muskulatura zuzentzeko edo soberako azala kentzeko, eta baita liposukzioak ere toki zehatzetan”. Orozko doktoreak, bestalde, aurpegia gaztetzeko erabiltzen dituzten tekniken bueltan jardun zuen: “Blefaroplastia anestesia lokalarekin egiten den kirurugia erraza da, emaitza oso onenekin. Aurpegiko lifting-ak ere oso emaitza naturala eskaintzen du, baina aurpegia bere osotasunean hartzen duen aktuazioa da. Kasu goiztiarretan gero eta ohikoagoa da botoxa, azido hialuronikoa eta hari tentsoreak erabiltzea”. Galderen txandan, bildutako jendeak zaintze tratamenduen inguruko zalantzak argitzeko aprobetxatu zuen.
Aurtengo zikoan izandako bost hitzaldietan ikusmen patologiak, barizeen tratamenduak, oinkada eta bizikletaren estudioak, bihotzerreari agur esateko teknikak eta zaintze estetikoen inguruko azken hau aztertu dira.

« »