Waterpoloko Urbatek Kopako final-four-ari ekingo dio domekan Orbean

Waterpoloko Urbatek Kopako final-four-ari ekingo dio domekan Orbean
19 Urt
5:28

Urbat-Urkotronik-eko senior mailako lehen taldeak Euskal Herriko Koparen finalerdiko lehen partidua jokatuko du etzi Orbea kiroldegian, Leioa WLB aurkari duela eguerdiko 13:15ean hasiko den partiduan.
ERRUGBIAN, Ohorezko B mailan jokatzen duen Avia Eibar Rugbyko lehen taldeak sailkapenean aurretik duen Ourenseko Unibertsitatea hartuko du Unben domeka eguerdian, 12:30ean hasiko den norgehiagokan.
FOBALLEAN, 1. Mailako Eibarrek Malaga hartuko du Ipuruan bigarren itzuliko lehenengo jardunaldiarekin amaitzeko astelehen gauean, 21:00etan hasita, jokatuko den partiduan. Emakumezkoen lehen taldeak ez du partidurik asteburu honetan.
ESKUBALOIAN, azkenik, emakumezkoen Avia Eibar Eskubaloiak Munttarperen bisita izango du Ipurua kiroldegian bihar 18:15ean, eta gizonezkoen Somos Eibar lehen taldeak Alcorta Forging gainditzen ahaleginduko da Elgoibarren, bihar 19:30ean hasiko den partiduan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »