Zapatuan Untzagan egingo den “Jana ez da txantxa” IV. Bazkari solidarioa aurkeztu dute

Zapatuan Untzagan egingo den “Jana ez da txantxa” IV. Bazkari solidarioa aurkeztu dute
2017/10/16 eta kitto!
Datorren zapatuan Untzagan egingo den Egoaizia GKEE-k eta Aldatzen boluntarioen taldeak antolatuta egingo den “Jana ez da txantxa” IV. Bazkari solidarioa aurkeztu dute gaur goizean udaletxean. Aurkezpenean azpimarratu duten moduan, “solidaritatea lantzeak garrantzi handia du eta ez dugu ahaztu behar hemen ematen den laguntza txikiak beste toki batzuetan gauza asko egiteko aukera ematen duela”. Aurrekoetan bezala, ekitaldiari esker batzen duten dirua Perun, Piuran dauden nekazari txikiei laguntzeko erabiliko da eta oraingoan, besteak beste, Arzak jatetxean idazlea eta sukaldaria den Xabier Gutierrezen parte-hartzea izango du ekitaldiak. Horrekin batera, egunean zehar ikuskizun eta jarduera bereziak egingo dira eta eguerdian umeek Untzagan eskainiko den doaneko sukaldaritza tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Bazkarirako txartelak Guridi, Kultu, Kontent eta Koskor tabernetan eta Villalba supermerkatuan eros daitezke (10 eurotan, 7 eurotan umeentzako). Bestalde, joaterik ez daukatenentzat “0 platera” ere salduko dute.

bazkari solidario aurkezpen13