Zapatuko derbirako girotzeko jarduerak

Zapatuko derbirako girotzeko jarduerak
2016/09/23 eta kitto!
Zapatuan, 13:00ean Eibar-Real derbia Ipuruan jokatuko dela eta, herriko ostalariak hainbat jarduera antolatu dituzte udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin. Goizeko 11:00etatik 18:00etara Ego-Gain kalean (Kontent tabernaren parean) eta Untzagan (harmailen aldean) puzgarriak ipiniko dituzte. Eta, horrekin batera, kaleak girotzeko Ustekabe eta Irulitxa fanfarreak eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariak herriko kale nagusietan ibiliko dira kalejiran, 11:00etatik 15:30era. Bide batez, gogoan izan 11:00etatik aurrera herriko erdigunea bakarrik oinezkoentzat zabalduko dela eta Toribio Etxebarria kalea ez dela automobilentzat zabalduko.