Zumarragako ArcelorMittal enpresakoak Eibarko epaitegian bildu dira

Zumarragako ArcelorMittal enpresakoak Eibarko epaitegian bildu dira
2016/12/16 eta kitto!
ArcelorMittal enpresak Zumarragan duen lantegiko 60 bat behargin Asturiasera bidali nahi dituztela eta, zuzendaritzako eta enpresa batzordeko ordezkariek bat egin dute gaur goizean Eibarko epaitegian, tokiz aldatu nahi dituzten langileen lan baldintzen inguruan berba egiteko. Beharginek gai horren inguruan ezer dakitela salatu dute eta, gaurko hitzorduaren harira, euren eskubideen alde elkarretaratu dira hainbat langile epaitegi parean.