Arrateko bertso-afarirako sarrerak salgai

Arrateko bertso-afarirako sarrerak salgai
2016/08/29 12:00
eta kitto!
Datorren irailaren 7rako, Arrate bezpera, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen bertso-afarirako sarrerak gelditzen dira oraindik eta salgai daude Sagar Bitzan, Kultun eta Kantabrian 32 eurotan. Aurten Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek jardungo dute bertsotan, Jon Mikel Mugika gai-jartzailearen esanetara. Afaria 21:00etan hasiko da Kantabria jatetxean.