Banatu ditugu IV. Gilda Lehiaketako sariak

Banatu ditugu IV. Gilda Lehiaketako sariak
2018/03/14 eta kitto!
Gaur arratsaldean banatu dituzte IV. Gilda Lehiaketako sariak …eta kitto! Euskara Elkartearen lokalean. Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerzak osatutako epai-mahaiak gilda onenari saria Amañako Amesti tabernari eman dio. Bezeroek emandako botoen arabera, berriz, Untzagako Guridi tabernaren gilda izan da onena eta, beraz, horrek eraman du herritarren saria. Bi irabazleek 150 euro eta diploma bana jaso dute. Horrez gain, bozkatu duten guztien artean egindako zozketan, Ana Larrañagari egokitu zaio saria, Kantabria jatetxean bi lagunendako menu berezia. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan antolatu da “Euskeraz Primeran” IV. Gilda Lehiaketa.