Ederto ibili dira xaboiak egiteko ikastaroan
2016/03/02
23:01
eta kitto!
Hamasei lagun ibili dira atzo eta gaur xaboi naturalak nola egiten diren ikasten, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ikastaroan, Xaboi Punpuilak taldeko Agurtzanerekin. Osagai ezberdinak bere azalpenei jarraituta nahastu eta gero, xaboiak moldeetan sartu eta lehortzen laga dituzte, hemendik aste batzuetara erabiltzeko prest daudenean jasotzeko.