"Eibar Errepublikatik haratago" hitzaldia apirilaren 19an
                
                    2016/04/18
                    09:38
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Datorren martitzenean, apirilak 19, "Eibar Errepublikatik haratago" hitzaldia antolatu du ...eta kitto!k arratsaldeko 19:00etan ...eta kitto!n bertan (Urkizu 11 solairuartea). Hitzaldia Josu Ibargutxi eta Jesus Gutierrez gaian adituek emango dute, eta Errepublikaren zergatien eta ondorioen inguruko ibilbide bat eskainiko digute. Sarrera librea da.