"Mil a zien" bakarrizketa gaur 19:00etan

"Mil a zien" bakarrizketa gaur 19:00etan
2016/04/20 08:52
eta kitto!
Gaurko, apirilak 20, "Txikiren umorezko bakarrizketa: Mil a zien" saioa antolatu du ...eta kitto!-k, arratsaldeko 19:00etan ...eta kitto!-n bertan. Bakarrizketak eta inprobisazioak eskainiko dizkigu Ion Martinez protagonistak, eta hainbat gai ikutuko ditu, euskaldunen egunerokotasunean oso gertukoak direnak, azken finean Euskal Herrian ditugun ohiturez eta Euskal Herriko jendeaz hitz egingo digu. Ikuslea partaide izango den inprobisazio-une batzuk ere izango dira, eta amaieran txiste-traka. Sarrera doan da.