Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Borobilean" ikuskizun berria aurkeztu dute Eibarren

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Borobilean" ikuskizun berria aurkeztu dute Eibarren
2017/11/13 eta kitto!
Asteburuan Eibarren, Hezkuntza Esparruan eskainitako lau saioetan aurkeztu dute "Borobilean" ikuskizun berria Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Betiko moduan, ume zein helduek primeran pasatu zuten pailazoen abesti eta dantzekin. Aurten, gainera, ikuskizuna antolatzen duen ...eta kitto! Euskara Elkarteak 25 urte bete dituela eta, urtero etortzen diren pailazoek elkartekoak zoriondu zituzten eta, horrekin batera, Eibarren AKEBAI-ko partaide moduan, Eibarren euskeraren erabilera areagotzeko lanarekin aurrera egitera animatu zituzten. Ikusi BIDEOA eta ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN.

https://youtu.be/tF_rHDMHM3Q