Tantanez Tantan jaialdiaren inguruko bideo-lehiaketa antolatu dute

0    Destakatuak 
Silbia
Tantanez  Tantan  jaialdiaren  inguruko  bideo-lehiaketa  antolatu  dute
19 Ots
5:55

Eibarko euskalgintzaren ekimenez eta Eibarren AKEBAIk babestuta, Tantanez Tantan edo “gantxilaren jaia” ospatuko dugu maiatzaren 19an. Aurten, baina, ekitaldiari buruzko informazioa zabaltzeko bideo lehiaketa egitea pentsatu dute antolatzaileek eta asmo horrekin abiatu dute I. Tantanez Tantan bideo lehiaketa.

Eibarko DBH 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera. Horretarako asko jota 30 segundoko iraupena duen bideoa grabatu beharko dute, euskeraz. Horrez gain, asmoa bideoak ekitaldiaren promoziorako erabiltzea denez, lehiaketara aurkezten diren bideoetan hainbat datu derrigorrez aipatu beharko dira: ekitaldia izango den eguna (maiatzak 19), ordua (13:00ean hasiko da), gantxilak eskurik esku beteko duen ibilbidea (Urkizutik Untzagara) eta, jakina, Tantanez Tantan ekimeneko protagonista nagusia den gantxila.

Bideoak martxoaren 21erako entregatu beharko dira, elkartea@etakitto.eus helbidera bidalita (artxiboa atxikitu edo, bestela, bideorako lotura bidali). Lehiaketara aurkezten diren lan guztien artean, 3 bideo onenentzat saria (talde-afaria) egongo da. Eta, horrez gain, antolatzaileek jasotako bideo guztiak ekitaldiaren zabalkunderako erabiliko dira, baldin eta eskatutako baldintza guztiak betetzen badituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero 943200918 telefono zenbakira deitu dezakezue. Animatu parte hartzera, saria irabaz dezakezue eta, gainera, zuen bideoekin euskeraren alde antolatzen den Tantanez Tantan jaialdia ezagutzera ematen lagunduko duzue!

1046 barru

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »