TXALAN-TXALAN AURKEZPENA

TXALAN-TXALAN  AURKEZPENA
16 Mai
12:24

Maiatzaren 15ean Txalan-txalan bikote linguistokoen aurkezpena izan genuen.

Txalan-txalan ikasturte amaierarako martxan jarri den egitasmoa da. Helburua Eibarko bizilagunen arteko harremana sustatzea da. Horretarako, hizkuntza oinarri hartuta herritarrek beraiek nahi duten hizkuntza praktikatzeko aukera izango dute, elkar ezagutu eta harreman berriak sortzen dituzten bitartean.

Bikotekideak, aste honetan hasi eta 5 astez, modu informal eta naturalean arituko dira aukeratutako hizkuntzetan.

Oraingoan 8 bikote sortu badira ere, interes handia piztu du ekimenak eta datorren ikasturtean jarraituko du.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »