Tablet-a irabazi nahi?

Tablet-a irabazi nahi?
2016/03/11 09:58
eta kitto!
Eibarko 6 eta 12 urte bitarteko umeek eskoletan jasotzen duten Txikitto! aldizkariak irudi berria behar du, eta horretarako lehiaketa jarri du martxan. Eibarko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek har dezakete parte. Gaia Txikitto! aldizkaria irudikatuko duen irudia izango da: animalia bat, ume bat, aldizkari bat, asmatutako zeozer... Eskuz zein ordenagailuz egin daitezke (JPG formatuan), A4 neurrian, eta lanak koloretan aurkeztuko dira. Pertsona bakoitzeko lan bakarra onartuko da, eta taldean egindako lanik ez da onartuko. Lanak gaitzizenarekin aurkeztuko dira. Erantsita, kartazal itxi bat aurkeztu beharko da. Kanpoaldean gaitzizena jarri, eta barruan, egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa. Emailez ezingo da lanik entregatuko. Lanak ...eta kitto! Euskara Elkartea, Urkizu 11 solairuartea helbidera bidali beharko dira apirilak 12 baino lehen. Irabazleak tablet bat jasoko du.

Informazio gehiago: 943200918