Urteko azken "Txikitto" aldizkaria banatu da Eibarko ikastetxeetan

Urteko azken "Txikitto" aldizkaria banatu da Eibarko ikastetxeetan
2016/12/20 eta kitto!
Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 164. alea Eibarko ikastetxe guztietan, LH1  eta LH6ko ikasle guztien artean. Ale honetako elkarrizketa Olentzerori egin diogu.  Ez da erraza izan Olentzero aurkitzea, egun hauetan lanez gainezka dabil-eta, baina azkenean berarekin egotea lortu dugu eta gustuko dituen gauzen inguruan berba egin digu.  Bestalde,  Euskararen Egunaren inguruko erreportajea irakurri ahal izango duzue. Ez galdu Untzagan eta herriko ikastetxeetan egin ziren ekitaldien argazki politak ikusteko aukera paregabea.

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak eta  ipuinak aurkituko dituzue. Datozen egunetako agenda inoiz baino potoloagoa da: datozen egunotan Eibarren gauza pila bat egiteko aukera izango duzue! Ondo pasa gabonak eta urte berri on!

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.