Arrate Kultur Elkartea

Arrate  Kultur  Elkartea
24 Uzt
12:42

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Arrate Kultur elkarteak euskarazko kultur sorkuntza babestu eta sustatzea du helburu nagusi. 1952an sortu zen eta
hasierako urte haietan Eibarko kultur mugimenduaren erreferentziazko ardatza izan zen hainbat arlotan. 1500 bazkide izatera iritsi zen arren, 80. hamarkadatik aurrera bere funtzionamenduan beherakada izan du eta gaur egun 300 bat bazkide ditu. Hala ere, jende askoren bolondres lanari esker bizirik dirau. Azken urteetan lokalak berriztu eta apainduz, komisioak sortuz eta ekintza kulturalak antolatu eta bultzatuz herriko bizitza kulturalean oinarri batzuk jartzea lortu du eta herriko eragile askorentzat bilgune ere bihurtu da. Egunen batean ezkutuan duen zine-antzerki
aretoa berreskuratuzeko asmoa ere badago.
Ekintza nagusiak:
– Argazkilaritza: Eguen zuri argazki lehiaketa; San Andresetako argaki rallya; argazkilaritza ikastaroak.
– Gastronomia: Eibarko Pintxo lehiaketa; San Blas opil lehiaketa+ikastaroak, hitzaldi dastaketak.
– Diaporamak: Uztailean diaporamen astea.
– Topalekuko erakusketak.
– Hitzaldiak: Liburu aurkezpen, edo gai ugaritako hitzaldiak
– Kultur ekimen desberdinak urtean zehar.
– Eibarko eragile desberdinekin elkarlanean; Korrika, Euskal Jaia…

helbidea: Zuloagatarren 3
telefonoa: 943 202299/ 638284912
e-maila: arratekultu@gmail.com
sare sozialak:
www.facebook.com/arrate.kulturelkartea
www.twitter.com/AElkart

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »