Aspace

Aspace
2023/09/30 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
ASPACE GIPUZKOA Familien arteko elkarte bat da. Zerbitzu ezberdinen artean Hezkuntza Bereziko eskola dago. Gaur egun 18 ikasle daude gure Eibarko eskolan, Haur Hezkuntzatik
hasita Lehen Hezkuntza arte. Helburua ikaslearen garapen integrala bermatzea da, beraren bizi kalitatea zein familiarena hobetzeko asmoz. Eskola ingurunean eta baita ingurune
sozialean ere parte hartzea handitzeko, aniztasuna, elkarlana eta errespetua dira ardatz nagusiak. Gure eskolako egunerokotasunean, errutinak, ekintzak, jolasak… , esku hartzea orokorrean, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen dira, parte hartzen eta jolasean ikasten baitugu: musika, kirola, ortua, eskulanak, …
Arreta Goiztiarreko zerbitzua ere badugu, familian eta ingurune naturalean oinarritua. Ongizate familiarra eta garapen pertsonala lortzeko bideratutako zerbitzua da. Nola lortuko dugu hau? Familiei babesa eta aholkularitza eskainiz, egunerokotasunean ikaskuntza aukerak areagotuz, etengabeko jarraipena eginez,...
Ekintza nagusiak:
- Garun paralisiaren nazioarteko eguna
- Aspace eguna
- Aisialdiko ekintzak: olinpiadak, aratosteak, San Andres eguna, Olentzero, San Fermin, irteerak,
- Familiei babesa: familien arteko kafeak, anai-arreben topaketa, boluntariotza, etxebizitza zerbitzua.

Telefonoa: 943216055 / 943316160
e-maila: eibar1@aspacegi.org
Helbidea: Santaines kalea, zk.g.
Kontaktua: Mª Jesus Gómara