Eibarko Kantuzaleak

Eibarko  Kantuzaleak
24 Uzt
1:35

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak;
Orain dela 3 urte eta erdi inguru sortu zen Eibarko Kantuzaleak taldea. Eibarren ez zegoen errepertorio osoa euskaraz zeukan abesbatzarik, eta asmo horrekin –bakarrik euskal kantuak abesteko asmoarekin– sortu zuten taldea. Apurka-apurka jende gehiago joan da batzen, eta gaur egun 25 kide inguru dira, denak emakumeak. Eibarren izan duten harrera eskertu nahi dute, eta taldea euskal kantuak abestu nahi dituen edonorentzat zabalik dagoela argi laga dute. Kalejirak egiteaz gain, euskara hedatzeko antolatzen diren ekitaldietan parte hartzen dute eta herriko jai eta jarduera berezietan ere izaten dira. Taldea federatuta dago, eta Euskal Herriko kantuzaleen topaketetan parte hartzen du
(Bilbo, Gernika, Otxandio, Biarritz, Donostia…). Ekainean, Gasteizera joango dira. Elgetako kantuzaleak Eibarrera etortzen dira sarritan elkarrekin abestera, eta trukean eurak ere joaten dira.
Ekintza nagusiak:
– Herriko jaietan parte hartzen dute.
– Eibarko elkarte edo taldeek antolatutako ekitaldietan izaten dira.
– Hilean behin kalejiran irtetzen dira.
– Ospitalean eta Erresidentzian emanaldiak…

telefonoa: 678 85 65 25
e-maila: maricarmencendoya@gmail.com
entseguak: Eguaztenetan, 19:00etan, San Andres elizan

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »