Ekingune

Ekingune
22 Mai
1:30

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
2012an Debabarreneko ekintzaileen talde batek sortu zuen Ekingune. Elkarte pribatu eta independentea da, sektore anitzekoa eta irabazi asmorik gabekoa.
Elkartearen xedea pertsona ekintzaileen arteko lankidetza bultzatzea, enpresa proiektu berriak sendotzea, zalantzak eta arazoak bideratzea eta eskualdearen ekintzailetzasena sustatzea da. Helburu nagusiak hauexek lirateke:
LEHIAKORTASUNA hobetzea; negozioak SUSTATZEA; ekintzaileen interesen ORDEZKARITZA-ORGANOA izatea eta ekintzaileentzako topagune izatea; eta kontaktuen SAREA eratu eta areagotzea.

Ekintza nagusiak
– SUSTAPENA: Webgunea, gizarte sarea eta azoketan, foruetan eta ekintzailetzarekin lotutako ekitaldietan parte hartzea.
– LANKIDETZA: sinergiak, laguntza, elkarrekin ikastea, proiektuak, “ekintzaileen kuadrilla”.
– SAREAK / NETWORKING: merkataritza harremanak, On Ekin!, elkarEKIN, “porroten gaua”, Transformers, Azkar networking, GabonEKIN…
– PRESTAKUNTZA: beharren diagnosia, ikastaroak, hitzaldiak eta jardunaldiak, pintxo-pote tematikoa.

Helbidea: EibarGunea. Pol. Azitain 3k 2ºI
Telefonoa: 943 20 84 20 / 653 70 91 50
E-maila: ekingune@ekingune.com
Kontaktua: Mariella (943 20 84 20) edo Esther (653 70 91 50)

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »