Hirukide elkartea

Hirukide elkartea
2018/02/15 eta kitto!
Helburuak
Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. 1999an sortu zen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteen batasunaren ondorioz, kolektibo honen eskubideak esparru guztietan defendatzeko.
2002an Herri Onurako elkarte izendatua, egun 8.500 familia bazkide baino gehiago ditu (46.000 bazkide), eta horiei guztiei zerbitzu, abantaila eta jarduera ugari eskaintzen dizkie. Orain dela gutxi Eibarren izan dira elkartearen gorabeherak azaltzen. Hirukidek kide ugariko familien batasuna aldarrikatzen du, euren ahotsa gehiago entzungo delako horrela.

Ekintza nagusiak
Hirukidek hainbat jarduera, zerbitzu eta abantaila eskaintzen dizkie bazkideei:
- Aholkularitza eta informazio integral etengabea.
- Prestakuntza-zerbitzuak.
- Aisialdiko jarduerak eta txangoak.
- Deskontu pribatuak.
- Jarduera bereziak...

Telefonoa: 945 25 36 02
E-maila: hirukide@hirukide.com
Webgunea: www.hirukide.com