Jaixak Herrixak Herrixandako

Jaixak Herrixak Herrixandako
2023/07/24 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Jaixak Herrixak Herrixandako jai euskaldun, parekide, parte-hartzaile eta herritarraren aldeko kolektiboa da. Nahiz eta 2016an eratu elkarte modura, gure presentzia nabaria izan da orain dela urte asko San Juan, San Andres edota Arrateko jaietako egitarau parte-hartzaileak antolatzen eta eskaintzen, egun Eibarko jaietan eskaintzen den ereduaren alternatiba baita JHH. Horretarako, egitarau eta jai eredu honetan sinistu eta parte hartu nahi duten elkarte, kolektibo zein norbanakoekin lankidetzan ibiltzen gara urte guztian. Aurten ere eta etorkizunera begira, herritik eta herriarentzat sortutako gune alai eta erasorik gabeko jai eredua indartzen jarraitzea da gure helburua. Aurrera eramateko ostiral honetatik aurrera batuko gara 19:00etan Txantxa-Zelaiko eszenatokian. Animatu parte hartzera!
Ekintza nagusiak:
- Eibarko jai herritarren antolaketa
- San Juanetako gazte eguna
- Arratietako kontzertuak

facebook: Jaixak Herrixak Herrixandako
e-maila: jaixakherrixakherrixandako@gmail.com