Jende xumea

Jende xumea
22 Mai
1:42

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Jende Xumea Eibar PROYDE-PROEGA GKE-aren barruan sortutako taldea da eta nazio mailan Jende Xumea talde desberdinak daude. Taldearen helburu nagusia ekintza solidarioak aurrera eramatea eta beste talde edo erakundeek proposatutakoetan parte hartzea da. Ekintza
horien bidez mundu justu eta solidarioa lortu nahi dute, eraikuntza horretan guztion parte hartzea bermatuz.
Ekintzak, gehien bat, gure herrian burutzen dituzte, baina nazioarteko proiektuetan ere parte hartzen dute (2017ko udaran, adibidez, Bolivian egon ziren. Bideoa ikusteko, https://www.youtube.com/watch?v=SK9Jj54T-eU ).

Ekintza nagusiak
Taldeak proposatzen dituen ekintzak, euren proiektuak finantzatzeko bideratuak daude, hala nola PROYDEPROEGA-k dituen proiektu anitzetan laguntzeko. Horidela eta, txosnak, tonbolak, haurrekin jolasak, zumba saioak, rifak,… antolatzen dituzte. Horrekin batera, Eibarren aurrera eramaten diren kanpainetan ere parte hartzen dute; esate baterako, Pobrezia Zero eguna edota
Elikagai Bankuko kanpainak dituzte; elikagaien bilketan eta horien banaketan ere dihardute. Nahiz eta GKE baten barruan egon, beti daude beste erakunde edo taldeen ekintzetan parte hartzeko prest.

Kontaktua: jendexumeaeibar@gmail.com
Facebook: Jende Xumea Eibar

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »