Kantabria Etxea

Kantabria  Etxea
26 Uzt
1:06

Helburuak:
Eibarrera bizi izatera etorritako kantabriarren ekimenez sortu zen Kantabriako Etxea, garai hartan “Centro Regional Montañes” izenarekin. Lehenengo bilerak, 50. hamarkadan egin ziren, “La Sindical” eta “El Cantábrico” tabernetan. Elkartea 1958. urtean eratu zen, presidente bezala Manuel Secuenza aukeratu zuten, eta Jardiñeta kalean koltxoi-denda
izandako lokala alokatu zuten. Elkartearen egitarauan irutxirloek eta txirrindularitzak pisu handia zuten eta hitzaldiak, erakusketak, Bien Aparecida jaiak… egiten ziren. Infantil mailako hiru foball talde patrozinatzen zituzten, korua zeukaten eta Racingak Eibartik gertu jokatzen zuenean bidaiak antolatzen ziren. Une onenetan elkartean 600 bazkide izatera iritsi ziren. Katabriako Etxeko azken presidenteak Jose Manuel Castillo eta Carlos Castañeda izan dira, eta gaur egun Valentín Cabanzón-ek betetzen du kargu hau. Jende gaztea erakartzeko ahaleginetan daude.
Ekintza nagusiak:
Gaur egun 90 bazkide daude elkartean. Iru-txirloen tradizioari eusten diote eta Sanjuanetan txapelketa antolatzen dute. Lehen bezala, txirrindularitza babesten dute, eta herrian egiten diren frogretan laguntzen dute. Uztailean irteera bat antolatzen dute eta irailean Bien Aparecida jaiak eta mahai-jokoak. Egoitza Jadiñetan daukate, eta, horretaz gain, Ipuruan taberna daukate bolatokiarekin. Horiek konpotzeko asmoa daukate.

Helbidea: Jardiñeta, 9
Telefonoa: 943 20 30 90
e-maila: eibarcantabria@gmail.com
Kontaktua: Valentín Cabanzón Villán

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »