Nalua Eibarko feministak

Nalua  Eibarko  feministak
24 Uzt
1:12

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
NALUA talde feminista 2014. urtean sortu zuten Eibarkoemakume gazteek. Aurretik martxan zegoen ATAKAPA talde feminista desegin zen momentuan, hutsune handia
sumatu zuten eta herrian zeuden beharrek bultzatuta erabaki zuten taldea eratzea.
Helburu nagusi bezala, eibartar feminismorantz bideratzea dute, erasoak salatuz (kaleak hartuz edo sare sozialen bitartez) eta umorez eta jai giroan. Honez gain, emakumeek
egunerokotasunean dituzten arazo, beldur edota zailtasunen inguruan hausnartzeko espazio seguru bat sortzea ere bilatzen dute.
Ekintza nagusiak:
– Herrian gertatzen diren eraso sexista, matxista, transfobo edota lesbo-homofoboak salatzea.
– “11 emakume, 11 bizipen, borroka 1” Eibarko emakumeen inguruko dokumentala eratzea.
– Mahai-inguruak, hitzaldiak,…
– ILARGI FEST emakumeen musika taldeak sustatzeko jaialdia.
– Herriko festetarako protokoloa sortzea, jaien antolaketan parte hartzea,…

helbidea: Zezenbide kalea, 9 (Andretxea)
telefonoa: 695 75 85 44
e-maila: nalua.feministak@gmail.com
harremanetarako: nalua.feministak@gmail.com
Facebook: NALUA Eibarko Feministak

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »