“Konplizeak gara” (Imanol Magro)

0    Iritzia 
Ana
“Konplizeak gara” (Imanol Magro)
2018, Ots 26

28 egunean behin Bahri Tabuk saudi arabiarreko karga ontzia Bilboko portura iristen da. Bertan, beste material batzuekin batera, lehergailuak kargatzen ditu. Armak Periko eta bonbak. Arma horiek, besteak beste, Euskal Herrian eta euskal enpresek ekoitzitakoak dira. Gurean, tamalez, ondo dakigu bonbek hil egiten dutela, eta ontzian kargatzen dituzten horiek Gernikan erori zirenak edo ETAk jarritakoak bezalakoak dira. Nazioarteko erakunde askok Saudi Arabia jotzen dute Yemengo herria jasaten ari den bonbardaketen erantzule. Itsuak, edo nahita ikusi nahi ez duenak bakarrik, ez luke harremanik ikusiko.
Bonba horiek Bilbotik irteteak konplize bihurtzen gaitu. Ez du balio eskuak, eta kontzientzia, garbitzea aitzakia merkeekin. Aitzakia merkea da, adibidez, portuen inguruko eskuduntza kontu batek eragozten duela garraio horien aurka gehiago ezin dela egin esatea, ez agintariei ezta herritarrei ere. Nahi izanez gero badago oztopatzerik. Portuko agintariek, era berean,  ez dute elkarrizketarik onartzen azalpenak eskatzen zaizkienean. Hobe gaia ez ukitu.
Badago arma enpresa handien jarduna justifikatzen duenik. “Zerbait ekoitzi beharko dute?”, diote, beste ezer ekoizterik ez balute bezala. Eibarren beste inon baino hobeto dakigu arma enpresek euren jarduna alda dezaketela. Bere garaian krisiak eragin zuen industria aldaketa hura; egun izpiritu bakezaleak egin beharko luke. Ezin esan bake garaietan bizi garela gu garenean heriotza esportatzen

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »