“Loreontzitik ateratako ikurrak! ” (Iratxe Gimenez)

0    Iritzia 
CDwes76
“Loreontzitik  ateratako  ikurrak!  ”  (Iratxe  Gimenez)
11 Ots
11:19

Urtarrilean Naomi Parker Fraley estatubatuarra zendu zen. Emakume hori feminismoaren ikur den “We can do it” kartelaren modeloa genuen. Irudia 1943. urtean erabili zen Estatu Batuetan fabriketako grebak eta lanuzteak ekiditzen saiatzeko. Bigarren mundu gerra bizitzen ari ziren eta emakumeak behar ziren lantegietan. Laurogeigarren hamarkadan mugimendu feministak berea egin zuen afixa.

Marlboro gizonaren irudiarekin “antzerako parecido” gertatu zen. Bigarren mundu gerran Europan borrokatutako soldatuek Estatu Batuetara bueltatu zirenean, filtrorik gabeko tabakoa erretzen jarraitzen zuten euren jaioterrian, filtrodun zigarroak emakumeekin lotzen baitziren. Marlborok publizitate kanpaina gogorra jarri zuen martxan: gizon maskulinoa, sendoa, “iskoa”, bularrean ile asko duen horietakoa jarriko zuten filtrodun zigarroak erretzen. Kanpaina arrakastatsua izan zen bere garaian (50. hamarkadan), baina gaur egun ”Marlboro gizonak” izan diren asko minbiziaz hil direla argitaratu denean, bakero honen esanahia aldatu dela esango nuke.

Eibarko argazki zaharrak begiratzean, gure sinboloekin antzerako zerbait gertatu dela sentitzen dut. Denok dugu gure herri-irudi bezala bizikletak, armak, josteko makinak, Lambrettak… baina zer geratzen da guzti horretaz gaur egungo Eibarren? Izan zirelako gara eta garelako izango dira… gure irudi edo sinbolo esanguratsuena izaera dela pentsatu nahi dut, gauzak egiteko modua eta bizitzeko era: Eibarreraz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »