Blas Etxebarria

0    karikaturak 
Ana
Blas Etxebarria
11 Api
4:13

mapa Blas Etxebarria1Blas Etxebarria kalea Pagaegi  kaletik Coliseora doana da. Kale honek 1979. urtearen aurretik Merkatu kalea zuen izena. Blas bera XX. mendearen hasieran bizi izan zen. 1892an jaio zen Eibarren. “Banco de San Sebastian” zelakoan egin zuen lan, zuzendari moduan. Kargu honi esker Eibarko industriari laguntzeko ahalmena izan zuen. Urte haietako krisialdiaren gordinenean, Blas Etxebarriak sekulako bultzada eman  zion industriari Eibarren; haren  laguntza ezinbestekoa izan zen enpresa askorendako: kredituak ematen zituen bai, baina aldi berean finantza-aholku ezin hobeak. Blasen          lana ez zen enpresa txikietara mugatu: Alfa kooperatibak lehen estualdia izan zuenean, bere laguntzari esker atera zen onik. Han Toribio Etxebarria bere lehengusuarekin egin zuen bat eta  Alfaren hedapenean zerikusi handia izan zuen. Olabek eta Solozabalek 1920an sortu zuten “Manufacturas El Casco”ren sorreran asko lagundu zuen, Eibarko beste ekimen askotan moduan: Armeria Eskolan, Arrate Kultur Elkartean, San Andres egoitzan, Casino Artista Eibarres-en… Maitatua izan zen herrian hemengo industriaren alde egin zuen lan guztiagatik. 1951ko maiatzaren 13an hil zen 59 urte zituela.

Karikatuaren egilea: Fernando Esnaola (Eibarko Dibujo Eskola).

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »