[Karikaturak] Sostoatarren

[Karikaturak] Sostoatarren
2023/01/18 10:08
eta kitto!
Sostoatarren mapaLehen Elgeta Bidea zen kalea bi zatitan erdibitu zen 1979an. Ubitxatik gora SOSTOATARREN kalea da gaur egun. Sostoatarrak Eibarko bi anaia izan ziren, nahiz eta elgetatarren semeak izan. Andres Sostoa Zuluaga Eibarren jaio zen 1745ean, eta Manuel bere anaia 1749an. Biak organojole eta konpositoreak izan ziren, eta bere garaian ospe handia lortu zuten.  Manuelen obra batzuk Arantzazuko Artxiboan aurki daitezke. Bere lanaren ezaugarri nagusia herrikoitasun nabaria da. Horregatik, Aita Donostiak berak ere goraipatu zuen bere sasoian.
Kaleaz aparte, badago Eibarren Sostoa izena duen abesbatza ere.

Egileak: Javi Zabala (Eibarko Dibujo Eskola)