"Gure egiak josten: emakumeen memoria historikoa eraikiz" ikastaro berria

"Gure egiak josten: emakumeen memoria historikoa eraikiz" ikastaro berria
2018/02/07 eta kitto!
Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak Udaberriko Jabetze Eskolako egitaraua argitaratu du.

Egitarauan "Gure egiak josten: emakumeen memoria historikoa eraikiz" ikastaroa euskaraz eskaintzen da.

Memoria ofizialak emakumeek dituzten oroitzapenak marjinatu edo baztertu egiten ditu, bai gatazka nagusietatik, bai bestelako gatazka eta bizipenetatik. Beraz, ezinbestekoa da emakumeen narratiba propioak lantzea, emakumeen historia eta bizipenei balioa emateko; ez soilik beren autoestimurako, baita ahalduntze indibidual eta kolektiborako ere. Hori da tailer honetan egingo duguna, gure memoria historikoa elkarrekin eraikiko dugu.


Egunak:  apirilak 20 eta 21, OSTIRALA eta LARUNBATA

Ordua:  ostiralean, 16:30 – 21:00 eta larunbatean, 10:00 – 13:30

Tokia: Portaleko Batzar Toki B

Iraupena: 8 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea: Zuriñe Rodriguez (Sudergintza koop. Elkarte txikia)

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €.

Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.


 

Izena emateko epea otsailaren 1etik, martxoaren 9ra izango da. Matrikulak ANDRETXEAN eta PEGORAN egin daitezke.

Esku-orria eransten dizkizuegu eta hurrengo estekan ere, informazio guztia izango duzue:

http://andretxea.kzcomunidades.net/…/2018koUdab…/5/237.shtml

Edozein zalantza baduzue, edo informazio gehiago nahi baduzue, deitu lasai 943 70 08 28 edo idatzi Andretxeko helbide berrira: andretxea@eibar.eus