"Macho-Maris" show-a Eibarren!

"Macho-Maris" show-a Eibarren!
2016/11/02 eta kitto!
MACHO-MARIS show-a Eibarren!!! Ez galdu aukera!
AZAROAK 11, 19:30etan, Portaleko areto nagusian.
IREKIA ETA DOAKOA

Maskulinitateari buruzko antzezlan bat da Macho-Maris. Gai asko jorratzen dira 50 minututan, oso erritmo arinean, besteak beste, gizon taldeak, gizonen arteko harremanak, zaintza partekatua, abortatzeko eskubidea, lan banaketa... Umorezko lana da, batzuetan absurdoa besteetan sotila, baina bereziki, topikoetan ez erortzen saiatu dira, eta hori eskertzekoa da.