Bertso Jaialdia azaroaren 27an

Bertso  Jaialdia  azaroaren  27an
07 Aza
10:43

San Andres Bertso Jaialdia azaroaren 27an izango da aurten, igandea, arratsaldeko 19:00etan Portaleko areto nagusian. Aurretik, 18:30ean, San Andres bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira. Aurten laukote bikainak jardungo du bertsotan, Jon Mikel Mugikaren esanetan: Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Unai Mendizabal eta Amaia Agirre etorriko dira jaialdira. Sarrerak azaroaren 14tik aurrera jarriko dira salgai ohiko lekuetan, 6 eurotan: Sagar Bitza, Kultu eta Deporren. Jaialdiaren egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »