Bihar Guinness errekorraren entsegua

Bihar Guinness errekorraren entsegua
2017/06/01 eta kitto!
Ekainaren 22an Untzagak hartuko duen ekitaldi handian Guinness errekorra gainditzeko erronka izango dugu eibartarrok, “figura baten eraldaketa” kategorian.

Barixakuan  entsegu bat egingo da  Untzaga Plazan arratsaldeko 18:30ean. Bertan ikusiko da antolaketa taldeko kide batzuek nola marraztuko duten irudi erraldoia. Aprobetxatuko da jendearekin probak egiteko eta ikusteko zenbat denbora behar den bakoitza bere tokian kokatzen.

Aipatutako errekorra orain arte Dubaik dauka, 2.300 lagunekin. Hortaz,  Dubaiko marka hori eibartarrok gainditzeko .

Guinness errekorra gainditzeko erronka horren atzetik Euskararen Plan Estrategikoa garatzeko herrian sortu dan “Eibarren AKEBAI” izeneko plataforma dago. Asmo horrekin joan zen astean auzoetako bilerak egin ziren. Guztira 200 lagunetik gora elkartu ziren ekitaldiaren nondik norakoak ezagutu eta euren auzoetan ekitaldiko partehartzea antolatzeko.

Barixakuko Untzagan bertan Guinness errekorreko ekitaldian parte hartzeko izena emateko mahaia ere egongo da.