Euskal Jaialdia domekan 19:30ean Untzagan

Euskal Jaialdia domekan 19:30ean Untzagan
2016/06/13 eta kitto!
Urtero bezala, San Juanetan, Euskal Jaialdia herri-kirol erakustaldia izango dugu Untzaga Plazan.

Domekan, hilaren 19an, Untzaga Plazako Jubilatuen Etxeko aldean 19:30ean emango diogu hasiera jaialdiari.

Aizkoran Jose Felix Zubizarreta, Goizeder Beltza, Ernesto Ezpeleta "Bihurri",  Ioritz Gisasola “Zelai II”,  Hodei Ezpeleta eta Igor Dañobeitia arituko dira.

Harrijasotzaile lanetan berriz, Joseba Ostolaza, Udane Ostolaza eta Agustin Landarbide izango ditugu.

Iparraldeko jolasetan  Carlos Aretxabaleta  arituko da.