ZATOZ EUSKARAREN LORATEGIA OSATZERA

ZATOZ EUSKARAREN LORATEGIA OSATZERA
2016/12/02 eta kitto!
Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, eta beste behin ere euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko,  euskararen lorategia osatuko dugu Untzagan, arratsaldeko 17:30etan hasita.

6 metroko luzera duen horma-irudia lorez beteko dugu.  "EUSKERIA EREIN- ZAINDU- EMON" lema izango du horma-irudiak eta eskuz egindako 3000tik gora lore erabiliko ditugu.

Etorri, egin zure lorea, eta erein dezagun euskararen lorategia denon artean.

Baina ez dezagun ahaztu, euskararen lorategia egunero zaindu eta emon behar dugula.

Etorri Untzagara 17:30etik aurrera lorategia osatzen laguntzera. 19:00ak aldera "Loretxoak" abestiaren dantza egingo dugu eta 19:30ean lorategia Txaltxa Zelaiko parkean jarriko dugu, egun batzuetan ikusgai egon dadin. Taldeko argazkia atera eta gero, "Euskaraz bizi nahi dut" dantzarekin agur esango diegu gaurko ekitaldiei.  

Bihar, abenduak 3, "Andonik mugitzen nau" erromeria izango da karpan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.