Aratosteetako argazkiak ikusgai Txikitto! aldizkarian

Aratosteetako argazkiak ikusgai Txikitto! aldizkarian
2018/02/23 eta kitto!
Aste honetan banatu da Txikitto! aldizkariaren 174. alea Eibarko ikastetxe guztietan, Lehe Hezkuntzako ikasleen artean. Ale honetan Aratosteei eskaini diogu tarterik handiena. Egun Zuri egunean egindako argazkiak bildu eta erdiko orrialdeetan jarri ditugu, ikastetxe bakoitzari bere tokia emanez.

"Ikasleekin berriketan" atalean ALDATZE ikastetxeko ikasleak elkarrizketatu ditugu. Kontatu digutenez, "Aldatze ikastetxearen historiari hasiera eman zion unea gogoratuz, ikasleen artean haziak banatu eta landatu genituen ikasturte hasieran. Naturako izaki bizidunen gaiarekin bat eginik, gure proiektu baten parte bezala, 3. zikloko ikasleok haziak landatzea erabaki genuen. Bizitzaren prozesua ikusi eta bide honetan partaide sentitu gara!"

"Jolastokixan jolasian" atalean, ARRATEKO ANDRA MARI ikastetxekoek " Zapiaren jolasa" jokoa proposatu digute. Gainera BIDEOA ere grabatu dugu,  nola egiten den hobeto ulertzeko:

https://youtu.be/rJKh4Hx72jI

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza errezetak, eskulanak, liburuei buruzko komentarioak, ipuina eta agenda aurkituko duzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.