Gabonetarako opariz beteta dator Txikitto! aldikaria

Gabonetarako opariz beteta dator Txikitto! aldikaria
2017/12/20 eta kitto!
Aste honetan, Gabonetako oporrak hartu aurretik, Eibarko  6 eta 12 urte bitarteko haur guztiek eramango dute etxera 2017ko azken "Txikitto"! aldizkaria. Hilabete honetako aldizkariaren azaleko protagonista  "Zatoz Olentzerorekin abestera!" ekitaldia da. Izan ere, abenduaren 24an, domekan, goiburu hori daraman kalejira egingo da Urkizutik hasita Untzagaraino, 11:30etan hasita. Horretaz gain, abenduare 3an ospatu genuen Euskararen eguneko argazkiz jositako erreportajea irakurri ahal izango duzue.

"Ikasleekin berriketan" atalean URKIZU ikastetxeko ikasleak elkarrizketatu ditugu. Urkizu ikastetxean ikastaro berezia egin berri dute, Capoeira zer den eta nola egiten den ikasteko aukera izan dute Jon
maisuaren eskutik. Brasilgo gorputz-espresioaren modu zaharrena den honek hainbat kulturatako dantza, borroka eta musika-tresnak nahasten ditu. 6 umek erantzun dizkiete gure galderei (Markel, Aaron, Kiara, Reina, Dalia eta Jessica), baina bertan izan ziren Hajar, Amr, Ana, Eneko, Farial eta Markel eta Onintza irakasleak ere, azalpenak ematen.

"Jolastokixan jolasian" atalean, AMAÑA ikastetxekoek ‘Harri – orri – ar’ jokoaren  beste aldaera bat
proposatu digute. Gainera BIDEOA ere grabatu dugu,  nola egiten dute hobeto ulertzeko:

https://youtu.be/I5KN0lqEhVg

 

Gainera, betiko moduan, denborapasek, txisteek, ikastetxeetako berriek, sukaldaritzak, eskulanek, liburuek, ipuinek eta agendak osatzen dute aldizkaria.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.