12 positibo berri Eibarren
2020/12/04
14:07
eta kitto!
Atzo 12 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 3 gehiago. Hala ere, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 734,05an dago.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 11 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 4 Elgoibarren eta bana Mutrikun, Mendaron eta Deban. Beraz, 30 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean bezala.
Atzo, 10.140 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 519 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 103 Araban, 208 Bizkaian, 205 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 129 pertsona ZIUn daude.