9 positibo berri Eibarren
2020/12/03
17:16
eta kitto!
Atzo 9 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 4 gutxiago. Hala ere, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 822,14an dago.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 10 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 5 Deban, 4 Mutrikun eta 2 Elgoibarren. Beraz, 30 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 1 gutxiago.
Atzo, 9.656 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 632 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 94 Araban, 296 Bizkaian, 241 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 127 pertsona ZIUn daude.