Aintzane Agirrebeña: “Inoiz ez dut espero izan horrelako omenaldirik jasotzea, oso pozik jartzen nau”

...eta kitto! Jaian omenaldia jasoko du herrian euskararen alde hainbeste lan egin duen Aintzane Agirrebeñak
2025/09/26 09:30
eta kitto!

Biharkoa, irailak 27, egun berezia izango da Aintzane Agirrebeñarentzat, bera izango baita aurtengo …eta kitto! Jaian omendua. Euskal filologian lizentziatua, Badihardugu euskara elkarteko koordinatzailea da 2004az geroztik eta Eibarko euskararen inguruko hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste, Eibartarren Ahotan, Hiztegi Etnografikoa, eta Eibarko hiztegia online. Gainera, lotura berezia du jai honekin, panderoa jotzen egon baita bertan hainbat urtetan.