Alex Tello: “Fikzio istorioa da, baina Suak bizitzen duenaren esentzia Su Ta Garren diskoetan dago”
2021/11/12
09:13
eta kitto!
Su Ta Gar musika taldearen abestiak komiki bihurtu dituzte Alex Tellok eta Julen Ribasek. Ideia Telloren burutuik eta talde eibartarrarekiko duen mirespenetik irten da, eta marrazkiak Ribasen esku magikotik atera dira. Tellok oraindik ezin du sinetsi bere idoloekin elkarlanean ibili denik, baina ametsak egia bihurtzen dira eta ‘Sua’ komikiak azaroaren 15ean ikusiko du argia.
Komikia astelehenean argitaratuko duzu, baina GARA eta NAIZeko harpidedunek izan dute eskuratzeko aukera. Jaso duzu lehenengo feedbacka?
Komikiak Su Ta Garreko kideen esku daude oraindik (barreak). Aurreko barixakuan Xabik (Bastida) inprimategitik jaso zituen eta oraindik ez dut komikia eskuen artean eduki. Gogotsu nago.
Orduan, Su Ta Garrekoek prozesu guztia gertutik jarraitu dute?
Bai! 2017an elkartu ginen momentutik, ardurarekin eta gogoarekin jarraitu dute prozesua. Euren proiektua izango balitz bezala bizi izan dute, proiektua bere egin dute.
Nola jaso zuten zure proposamena?
Nolakoa izan zen eurekin izan zenuen lehen bilera?
Azitaingo Vinagre tabernan bildu ginen. Hor hasi zen ‘Sua’ egosten. Zirriborroa Su Ta Garren abesti guztiekin egin nuen. Beraz, pentsa nolako totxoa eraman nien. Aitorrek eta Xabik isilik entzun zizkidaten azalpenak eta, amaitu ondoren, isilik jarraitu zuten. Emozionatuta zeudela esan zidaten.
Hasieratik izan zenuen buruan komikia egitea?
Lehendabiziko ideia antzerki-musikala egitea zen, Broadway estiloan. Euskal gazte baten historia hiru ekitalditan. Baina ikusi nuen ez zela bideragarria eta, denborarekin, komiki bat egin nezakeela ikusi nuen. Zorionez, Su Ta Garrekoei komikiaren ideia ondo iruditu zitzaien. Gainera, normalean ez dira animatzen kanpotik datozen proposamenak egitera, salbuespenak salbuespen, zerbait sentitu behar dutelako, eta komikiarekin zerbait sentitu zuten.
Taldearen onespena izanda, zeintzuk izan ziren hurrengo pausoak?
Bigarren bilera bat egin genuen, Vinagren bertan, eta Dani Fano etorri zen. Danik komikia gauzatzeko eman beharreko pausoak azaldu zizkigun: marrazkilaria bilatu, kostu ekonomikoa kalkulatu… eta harrezkero Xabi eta Aitor hor egon dira momentu oro.
Nola lortu duzu Su Ta Garren abestiak komiki bihurtzea?
Gidoia egiteko orduan abestietako zatiak aukeratuak nituen eta oso ondo josita zeuden. Istorioa oso argi nuen lehenengo momentutik. Bi urte pasa nituen zirriborroa egiten, denbora librea nuen momentuetan. Niretzat jolasa zen, komikia ez nuen egin Su Ta Garrekoei erakustea pentsatuz. Ez nuen gidoi literariorik, baina zirriborroa ondo antolatuta zegoen eta bisuala zen. Orduan, Julenek (Ribas) zirriborroa hartu zuenenean, bazuen nondik jo bere iruditegi propioa eratzen hasteko. Nik Sua protagonista nor den eta bere istorioa zein den zehaztu nuen, baina Julenek sortu du bere inguruko iruditegia eta bete-betean asmatu du. Bera ere Su Ta Garren zale amorratua da eta asko igartzen da egin duen lanean. Lan izugarria egin du.
Zein istorio kontatzen du komikiak?
Sua izeneko gazteak ez du estimulu berezirik bizitzaren aurrean. Egunean bizi da, aurrera begirako itxaropen handirik gabe, 20 urteko jubilatua bezala. Orduan, bere motorrarekin bueltaka ibiltzen da, tabernara doa kafea hartzera, batzuetan lagunekin eta beste batzuetan bakarrik, eta munduan gertatzen diren zoritxarrek eta injustiziek sumindu egiten dute. Lanik gabe, gurasoekin gora-beherak, mundua ustelduta… “Zer da hau?”, pentsatzen du. Parrandan aurkitzen du ihesbidea, baina baita maitasuna ere eta, horrekin batera, maitemina. Horrek beste ihesbide batzuk bilatzera eramaten dio, baina ez diote ongizatea ematen eta okertzen joaten da. Zuloan erortzen da, baina musikari helduta handik irtengo da eta bere gogoa askatzeko modua aurkituko du. Horrela, beste arazo batzuekin egingo du topo: arazo sozialak, politikoak… Bere bidea aurkitzen du, baina ez da bide samurra izango.
Su Ta Garrek urte asko daramatza martxan eta bere diskoetan bilakaera bat atzematen da. Komikiak hori islatzen du?
Ez dakit. Suaren kasuan eboluzio bat dago, ibilbide bat. Julenek ondo landu du kolorearen kontua eta horren bitartez ondo islatzen da bilakaera hori. Baina, bestetik, komikian ez dugu abestien ordena kronologikoa errespetatu, letrei begiratu diegu gehiago. Urte ezberdinetako abestiak bata besteari josita aurkitu ditzakegu. Fikzio istorioa da, baina Suak bizitzen duenaren esentzia Su Ta Garren diskoetan dago. Ez da nahita egindako zerbait izan, horrela gertatu da. Hemen euskal gazte baten istorioa kontatzen da eta oso fidela da Su Ta Garrek emandako transmisioarekin.
Azken neurrian, musikaren bitartez errealitate bat kontatu du Su Ta Garrek.
Bai, eta hor sartzen da identifikazioaren kontua. Denok, eta euskaldunok are gehiago, komikian kontatzen diren gauzekin identifikatzeko momentuak aurkituko ditugu. Bestetik, komikia irakurtzen dudanean musika etortzen zait burura. Kantuak ezagutzen ditudanez, marrazkiak ikusteko eta testua irakurtzerako momentuan abestiak barrenean entzuten ditut. Oso efektu bitxia da. Komikiak soinu banda duela esan daiteke. Hala ere, posible da baita ere abestiak idatzi zituzten momentuan letrek zentzu bat izatea eta komikian, berbak testuingurutik atera ondoren, letrei beste zentzu bat eman izana, baina zentzu berri horrek ez du kaltetzen abestiaren jatorrizko zentzua, beste bizitza bat ematen dio.

- eta 2017. urteen artean Pirritx eta Porrotxekin egin nuen lan, eta zenbait saiotan Aitorrekin (Gorosabel) kointziditu nuen. 2017ko ekainean, Diman pailazoekin saioa eskaini behar genuen eta, dena montatu ondoren, kafea hartzera joan ginen. Kasualitatez, taberna pareko frontoian Xabi ikusi nuen, bertan kontzertua eskaintzeko tokia aztertzen. Berba egitera joan ginen eta, berba egin eta agurtu ondoren, berriz itzuli nintzen eta Su Ta Garri buruzko komiki baten zirriborroa nuela esan nion. “Bale, bale”, erantzun zidan. Abuztuan, Dani Fano komikigilearekin bat egin nuen eta, komikiaren berri eman nionean, aurrera egiteko esan zidan. Bera erantzuna ikusita, Su Ta Garrekoekin berba ondo egin behar nuela ikusi nuen.