Añanan izan ziren zapatuan Berbetan egitasmoko lagunak

Giro ezin hobean pasa zuten eguna Añanan (Araba) euskarazko mintzapraktika programako lagunek. Bertan, Añanako Gatz Harana ezagutzeko aukera izan zuten.
Añanan izan ziren zapatuan Berbetan egitasmoko lagunak
2026/11/02 13:58
eta kitto!

Primeran pasa zuten zapatua Añanan (Araba) Berbetan mintzapraktika programako lagunek. Hamabost bat lagun elkartu ziren txangoan, eta bertako Gatz Harana ezagutzeko aukera izan zuten.

Zapatukoa Berbetan egitasmoaren ikasturteko lehenengo txangoa izan da, eta, urtero bezala, udaberrirako beste irteera bat egingo dela gogorarazi dute. 

Berbetan programa

Berbetan ...eta kitto! Euskara Elkartearen euskaraz praktikatzeko egitasmoa da, euskaraz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen dituena. Horretarako, taldeak osatzen dituzte, euskaraz modu natural eta atseginean aritzeko aukera eskaintzeko.

Informazio gehiago, egin klik hemen.

Añanako gatz harana ezagutzeko aukera izan zuten Berbalaguneko kideek.