Andres San Millan artistaren erakusketa domekara arte egongo da zabalik Topalekuan
Eibarko langileei men egiten dien New Yorken bizi den artista eibartarraren lanak
2024/11/12
11:02
eta kitto!
Joan den barixakuan zabaldu zuen Andres San Millanek ‘Eibar, donde el trabajador es arte. En busca de una nueva mitologia vasca’ izeneko erakusketa Topalekuan (Arrate Kultur Elkartean). Domekara arte egongo da zabalik honako ordutegian: astelehenetik barixakura 19:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
San Millan New Yorken bizi da orain dela 40 urte, baina ez ditu bere erroak ahaztu eta Eibarko langileen omenezko eskultura egin du hemen inguruko ibai eta hondartzetan jasotako egur zatiekin.
Gaur goizean berarekin egoteko aukera izan dugu eta datozen egunetan irakurri ahal izango duzue berarekin izandako elkarrizketa.