ARGAZKIAK | Gaurko Sagardo Egunak lagatako irudien bilduma ikusgai dago

ARGAZKIAK | Gaurko Sagardo Egunak lagatako irudien bilduma ikusgai dago
2023/10/07 23:20
eta kitto!
Ederto ospatu dugu aurtengo Sagardo Egun eguzkitsu eta beroa. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako jaia eguerdian hasi da, txotx egitearekin batera. Orduan jaso du aurtengo omenduak, Marisol Arrillaga soinujoleak euskaltzaletasunari saria, euskara elkarteko presidentearen eskutik. Eguerdian hasi eta iluntzerako, erraz edan dira Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak hamahiru sagardotegitatik (Alorrenea, Altzueta, Altuna, Astarbe, Barkaiztegi, Begiristain, Bereziartua, Gartziategi, Gaztañaga, Lizeaga, Olaizola, Sarasola eta Zelaia) ekarritako botila guztiak .

Jaia amaitu aurretik, luxuzko asteburua zozketatu du …eta kitto!-k eta saria 03016 zenbakiari egokitu zaio (Isasi okindegian saldu dute). Ordezkoa, berriz, 04955 da eta plazan bertan saldu da, egunean zehar.

Jarraian, egunak laga dizkigun irudiak ikus ditzakezue:

[foogallery id="134486"]

Instagram lehiaketa

Beste behin, #sagardoetakitto Instagram lehiaketa jarriko dugu martxan. Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1- @gaztekitto Instagram kontuaren jarraitzaile izan.

2- Eibarko Sagardo egunean ateratako argazkiak igo Instagramera, #sagardoetakitto traola erabiliz.

3- @gaztekitto etiketatu.

Argazki originalenaren egileak 13 sagardotegitako botila bana jasoko du.  Animatu eta parte hartu!