Barixaku arratsaldean aurkeztuko dute "Emakumeen Ekarpenak Eibarko industrian" liburua

Barixaku arratsaldean aurkeztuko dute "Emakumeen Ekarpenak Eibarko industrian" liburua
2020/03/09 11:22
eta kitto!
Barixakuan, 19:00etan, “Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango. Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio prozesuan”, Zaida Fernandez, Savina Lafita eta Luz Maceirak idatzitako liburua aurkeztuko dute Portaleko erakusketa gelan eta, horrekin batera, martxoaren 29ra arte ikusgai egongo den gaiaren inguruko erakusketa parte-hartzailea zabalduko dute. Ekitaldi biak Martxoaren 8ko lan-taldeak (…eta kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea, Hitzez, emakume independenteak, Eibarko Gurutze Gorriko Errefuxiatuen programa eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea) martxorako prestatu duen egitarauaren barruan antolatu dituzte.

https://youtu.be/RX-oIhU4hQg