Bartzelonan jaio baina Eibarren bizi zen Adolfo Castaños poeta hil da gaur
2021/03/09
19:05
eta kitto!
Adolfo Castaños Garrofe poeta hil da gaur, 66 urterekin. Bartzelonan jaioa, Mª Igartua eibartarrarekin ezkonduta zegoen eta, hori dela eta, azken urteetan bolada luzeak pasatzen zituen Eibarren, bere “bigarren bizitokian”. Esaten zuenez, berarentzat poesia zaletasuna baino “ondoen espresatzeko modua” zen eta, horren lekuko da bizitza osoan zehar idatzi dituen olerkien bilduma zabala. Bartzelonan zein Eibarren hamaika ekitalditan hartu zuen parte, poesia errezitatzen eta, besteak beste, “Errepublikako Emakumeen Omenaldia. Emakume olerkarien memoria historikoa berreskuratuz”, 2015ean Topalekuan egin zen erakusketa prestatzen aritu zen. Horren harira kaleratu genuen elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN.