Mª Angeles Igartua eta Adolfo Castaños, poetak: “Andra hauek gauza handiak egin zituzten denbora tarte laburrean”
2015/10/23
00:00
eta kitto!
Mª Angeles Igartua eta Adolfo Castaños, poetak:
"Andra hauek gauza handiak egin zituzten denbora tarte laburrean"
Domekara arte "Errepublikako Emakumeen Omenaldia. Emakume olerkarien memoria historikoa berreskuratuz" erakusketa bisitatzeko aukera izango da Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan. Gehienentzat ezezagunak diren andra idazleen omenezko erakusketari laguntzeko aurreko asteburuan poesia errezitala eskaini zuten eta gaur arratsaldean, 19:00etan, Errepublikari buruzko hitzaldia emango du Adolfo Castaños poetak. Bartzelonakoa izan arren, Mª Angeles Igartua eibartarrarekin bat egin zuenez geroztik, Eibar dagoeneko bigarren etxetzat daukala kontatu digu.
- Nola sortu da Topalekuan egunotan ikusgai dagoen erakusketaren proiektua?
Bartzelonan bizi arren, beti etorri izan gara Eibarrera, nahiz eta bisita laburrak izaten ziren. Baina iaz (Mª Angeles) jubilatu zen eta, horrekin batera, Eibarren denbora gehiago ematen hasi ginen. Horrela, Maite Lorenzorekin eta bere poesia taldearekin kontaktuan ipini ginen eta, horrela, Ibarkurutzen egin zen azken emanaldian parte hartu genuen. Errezitalean Banarte antzerki taldeko Rafa Herce, Bilboko Andrea Uña eta beste hainbat ezagutu genuen. Abuztuan, gure artean berbetan, Kulturalean zerbait egiteko aukerari bueltak ematen hasi eta hori izan zen abiapuntua. Rafa Herceri emakumea eta poesiari buruzko zerbait egitea bururatu zitzaion, Andrea Uñak "27ko belaunaldia" hartu nahi zuen kontuan… baina ideia garatzen joan ahala, Errepublikak emakume mugimenduan eta batez ere hezkuntza arloan izandako eraginari begiratzea erabaki genuen eta horrela hasi ginen erakusketa prestatzeko beharrean.
- Erakusketan 40 bat emakumeri buruzko fitxak ikus daitezke. Zeintzuk izan ziren eta zergatik gogoratu beharko genituzke?
Bartzelonako liburutegian Errepublika, gerra eta gerraosteko sasoiko emakume olerkarien antologian bilaketa egin nuen (Mª Angelesek). Azken antologia Carmen Condek 60ko hamarkadan egindakoa zen eta, poemak irakurrita, 60ko hamarkada horretan idatzitakoetan ere gerrak eragindako mina eta sufrimendua islatzen zirela konturatu ginen. Horregatik, emakume horiek ere Errepublikaren alabak zirela erabaki eta erakusketan euren berri ematea pentsatu genuen. Izan ere, euren esentzia errepublikarra jaso zuten hezkuntzak eman zien. Gehienak frankismoan irakasle moduan jardundakoak dira, baita familia aberatsen alabak zirenak ere. Primo de Riverak 1939an esandako "emakumearen aliaturik onen jostorratza da" esaldi famatua gogora ekarrita, kontzeptu horren gainetik idazten jarraitu zuten emakumeak izan ziren, "La lengua de las mariposas" filmak ederto erretratatzen dituen emakumeen parekoak. Jende gehienarentzat ezezagunak dira: Ernestina de Champourcin, Josefina de la Torre, Sara Berenguer, Maria Zambrano… azken hau Espainiako filosofiaren gorenean izan arren, ez da horregatik ezagutzen. Ahaztutako emakume horietako beste adibide bat Rafael Albertik umetan irakurtzen zuen "Lucio Sansaor" (1931ra arte Lucia Sanchez Saornilek erabilitako gaitzizena) litzateke. Denbora tarte laburrean gauza handiak egin zituzten emakume hauei, barregarri lagatzearren "mujeres liebres" esaten zieten.
- Nola jaio zen zuen poesiarekiko grina?
Mª Angeles: Oraindik Eibarren nengoenean, Armeria Eskolan idazkaria nintzen eta, halako batean, lan orduetatik kanpo poesia errezitala egingo zela esan zigun irakasle batek. Argiak itzalita, disko batzuetan Fernando Fernan Gomez, Nuria Espert, Ballesteros eta beste aktore batzuk poeta klasikoak errezitatzen entzun eta ikututa geratu nintzen, hor sortu zitzaidan zaletasuna. Bartzelonan Adolfo ezagutu nuen eta, maitemintzeaz aparte, elkarrekin errezitatzen hasi ginen.
Adolfo: Ni 14 urterekin idazten eta 20 urterekin errezitatzen hasi nintzen, ni ondoen espresatzeko modua poesiaren bidezkoa zela ikusi nuen eta.
- Kulturala ez zaizue arrotza egiten, aspaldiko giroa ezagutu zenuten eta…
1974. urte inguruan Kulturaleko zinekluba eta geroko debateak benetan onak ziren, hiriburu garrantzitsuenetan egiten zirenen parekoak. Franco oraindik bizirik zegoela, orduan Eibarren indartsua zen alderdi komunistako kideen eta hasiberriak ziren abertzaleen artean oso debate gogorrak ezagutu genituen.
- Zerbait geratzen da orduko girotik?
Eibarren, toki gehienetan bezala, injustizien aurrean sortzen dugun energia hori moteltzen joan da. Onura asko ekarri arren, instituzionalizazio politikoak kalte handia egin du arlo horretan. Baskaranen eta gaur egungo sozialisten artean ezberdintasun handia egongo dela uste dut, Otxabiña eta oraingo komunisten arteko aldea are nabarmenagoa izango da… Trantsizioa iruzurra izan zen eta horren kontra geudenak galtzen irten ginen.