Basagunea inauguratu dute Errebal Plazan, kontsumo ekologiko eta hurbilerako gunea
Azataporrua Kontsumo Elkarteak bide berria hasi du Errebal Plazan inauguratu duen Basagunea izeneko dendarekin. Dena dela, denda berba motz gelditzen da gunea definitzeko, produktuaz saltzeaz gain, elkargunea izatea helburu dutelako. Izan ere, hitzaldiak, sukaldaritza tailerrak, ekoizleen aurkezpenak, dastaketak etab. eskainiko baidituzte.
Basagunea astelehenetik zapatura arte egon da zabalik ordutegi honekin:
- Astelehena: 17:00-20:00
- Martitzena: 10:00-13:30
- Eguaztena: 17:00-20:00
- Eguena: 17:00-20:00
- Barixakua: 10:00-13:30
- Zapatua: 10:00-13:30
Kontsumo ekologikoa eta hurbilekoa
Kontsumo ekologiko eta hurbila ardatz dituen egitasmoa da Basagunea. Elkarte hau osatzen dutenek elikadura osasuntsua, garaiko bertako produktuak, hurbileko ekoizleak eta ingurumena zaintzen dituen kontsumo eredua sustatu nahi dituzte eta Debabarreneko herritarrei zabaldu.
Basagunea irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bi modutan hartu daiteke parte bertan. Batetik, bazkide egiteko aukera dago. 30 euroko hastapen aportazioa egingo da bazkidetza formalizatzeko eta, gero, 10 euro ordaindu beharko dira hilero. Horren bitartez, elkartean zuzenean parte hartzeko aukera izateaz gain, %10eko deskontua eta lehentasuna egongo da hainbat produktu eta ekintzatan. Hori bai, Errebal Plazako dendan edonork erosi ahal izango du.
Basagunearen inguruan informazio gehiago jasotzeko Instagram kontua ireki dute.