Berbalagunak ere martxan!
2017/10/23
10:31
eta kitto!
Ikasturte berriari ekin diote Berbetan egitasmoko berbalagunek. Aurreko urteetako taldeek jarraituko dute aurten ere, baina horrez gain, jende gehiagok izena eman duenez, talde berriak osatu eta jarriko dira martxan datozen egunotan.
Astean behin ordutebe, horixe besterik ez du eskatzen egitasmoak, eta euskeraz berba egiteko gogoa eta ilusioa. Beldurrak eta lotsa alde batera utzi eta giro naturalean eta presiorik gabe euskera praktikatzeko aukera eskaintzen du. Horretarako ahozko euskera hobetu nahi dutenak ondo hitz egiten dutenekin elkartzen dira, tabernaren batean, zerbait hartzen duten bitartean euskeraz hitz egiteko.
Baina asteroko taldeez gain, ekintza osagarriak ere eskaintzen ditu ...eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan programarekin: txangoak, tailerrak, hitzaldiak...
Taldeak astelehenetik ostiralera daude, goizez zein arratsaldez. Urte osoan eman daiteke izena eta doakoa da.
Informazio gehiago hemen: Berbetan informazioa